Google Idazketa-tresnen Chrome sistema eragilearen luzapena
Google Idazketa-tresnen Chrome sistema eragilearen luzapenarekin nahi duzun hizkuntzan idatzi ahal izango duzu Chrome sistema eragilean.
Chrome sistema eragilearen luzapen honen eta Google Idazketa-tresnen Chrome luzapenaren arteko desberdintasun nagusiak hauek dira:
| Eginbidea | Chrome luzapena | Chrome sistema eragilearen luzapena |
|---|---|---|
| Onartutako plataformak | Chrome arakatzailea edozein ordenagailutan (Windows, Mac, Linux) | Chrome sistema eragiledun ordenagailuetan soilik |
| Helbide-barran (omnibox) funtzionatzen du? | Ez | Bai |
| Lineaz kanpo funtzionatzen du? | Ez | Bai |
Idazketa-tresnak Chromebook-etan barneratuta daude. 28. bertsioa edo berriagoa duen Chromebook-a badarabilzu, idazketa-tresnak erabiltzeko prest zaude. Bestela, bertsio-berritu Chromebook-a. Chromium sistema eragilea badarabilzu, instalatu Chrome sistema eragilearen luzapena Chrome Web Store dendatik.
Joan Ezarpenak → Erakutsi ezarpen aurreratuak → Hizkuntzak atalera. Egin klik hizkuntza- eta idazketa-ezarpenen botoian. Hautatu erabili nahi dituzun idazketa-tresnak. Kontuan izan [Hizkuntzaren izena jatorrizko hizkuntzan] ([Hizkuntzaren izena Chrome erabiltzaile-interfazeko hizkuntzan]) gisa etiketatutako idazketa-metodoek, adibidez, हिन्दी (Hindi), transliterazioen idazketa-tresna adierazten dutela. Transliterazio-tresnek idatzitakoa fonetikoki bihurtzen dute xede-hizkuntzara.
Konfiguratu ondoren, aukeratu erabili nahi duzun idazketa-metodoa. Abiarazlean (hau da, pantailaren behealdean eskuinetara dagoen jakinarazpenen barran edo panelean), egin klik unean erabiltzen ari zaren idazketa-metodoan, adibidez, "US".
Hautatutako idazketa-metodoen zerrenda bistaratuko da (luzapeneko idazketa-tresnak barne). Hautatu erabili nahi duzun idazketa-tresna. Idazketa-tresna berria gehitzeko, egin klik hizkuntzak eta idazketa pertsonalizatzeko aukeran.
Idazketa-tresna hautatu ondoren, eraman kurtsorea edozein sarrera-koadrotara (omnibox ere onartzen da) eta hasi idazten.
Banako idazketa-tresnen erabilerari buruzko artikuluak:
Idazketa-tresnak