Transliterazioa

Transliterazioa 20 hizkuntza baino gehiagotan dago erabilgarri. Transliterazioa zer den eta haren erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko, ikusi ondorengo bideoa. Gainera, linean proba dezakezu.

Transliterazioa antzekotasun fonetikoetan oinarrituta idazketa-sistema batetik beste batera aldatzen duen metodoa da. Tresna honekin, letra latindarrak (adib., a, b, c etab.) idazten dituzunean, helburuko hizkuntzan antzerako ahoskera duten karaktere bihurtzen dira. Adibidez, hindi hizkuntzako transliterazioan, "namaste" idatz dezakezu eta hitz hori bezalako soinua duen "नमस्ते" eskuratuko duzu. Transliterazio posibleen zerrenda bat azalduko zaizu horien artean bat hautatzeko. Kontuan izan "transliterazioa" eta "itzulpena" ez direla gauza bera: transliterazioko bihurketa ahoskeran oinarrituta dago, ez esanahian.

Transliterazioak hurbilketazko esleipen fonetikoa onartzen du. Idatzi zure usteko ahoskera letra latindarretan eta transliterazioaren bidez iradokizun onenekin bat etorraraziko da. Adibidez, "namaste" eta "nemaste" aukerek "नमस्ते" emaitza lortuko dute.

Transliterazioa erabili ahal izateko, lehenengo urratsa Idazketa-tresnak gaitzea da. Jarraitu argibideei Idazketa-tresnak Bilaketan, Gmail-en, Google Drive-n, Youtube-n, Translate-n, Chrome-n eta Chrome sistema eragilean gaitzeko.

Transliterazioa hizkuntzaren karaktere batek irudikatzen du, adibidez: . Uneko transliterazioa aktibatzeko edo desaktibatzeko, sakatu ikonoa. Beste idazketa-tresna bat hautatzeko, sakatu ikonoaren ondoko gezia. Transliterazioa aktibatuta dagoenean, botoia gris ilunagoa bihurtzen da .

Transliterazioa erabiltzerakoan, idatzi hitza fonetikoki karaktere latindarretan. Idazten ari zaren bitartean, adierazitako ortografia fonetikoarekin bat datozen hitz posibleen zerrenda ikusiko duzu. Zerrendako hitzen bat aukeratzeko, jarraitu ondorengo urratsetako bati:

  • Lehen aukera hautatzeko, sakatu ZURIUNEA edo SARTU,
  • Egin klik hitz batean,
  • Idatzi hitzaren ondoko zenbakia,
  • Aukeren zerrendan nabigatzeko, erabili GORA/BEHERA gezien teklak. Pasatu orriak ORRIA GORA / ORRIA BEHERA teklekin. Nabarmendutako hitza hautatzeko, sakatu ZURIUNEA edo SARTU.