Eginbideen informazio orokorra
Google Idazketa-tresnei esker nahi duzun hizkuntzan errazago idatzi ahal izango duzu. Egun hainbat idazketa-tresna mota eskaintzen ditugu:
- IME Idazketa-metodoen editoreak, bihurgailu bat erabilita, tekla-sakatzeak beste hizkuntza batekin bat etorrarazten ditu.
- Transliterazioak hizkuntza bateko testuaren soinuak/fonetika beste hizkuntza bateko testura bihurtzen ditu, soinuak bat etorrarazita. Adibidez, transliterazioak “namaste” “नमस्ते” bihurtzen du hindi hizkuntzan.
- Teklatu birtualak zure teklatuko teklekin bat datorren teklatua bistaratzen du pantailan. Zuzenean beste hizkuntza batean idatz dezakezu pantailako teklatuaren diseinuan oinarrituta.
- Eskuzko idazketarekin hatzekin karaktereak marraztuta idatz dezakezu. Eskuzko idazketa, unean, Google Idazketa-tresnen Chrome luzapenean soilik dago erabilgarri.
Lortu Google kontuko ezarpenetan Idazketa-tresnak konfiguratzeari buruzko informazioa.
Lortu Idazketa-tresnak Google produktuetan erabiltzeari buruzko informazioa, besteak beste Gmail, Drive, Bilaketa, Translate, Chrome eta Chrome sistema eragilea produktuetan.
Probatzeko, joan gure demo-orrira.
Idazketa-tresnak