Teklatu birtuala

Teklatu birtualarekin, edo pantailako teklatuarekin, zure hizkuntzako idazkeran zuzenean idatzi ahal izango duzu modu erraz eta koherentean, edonon zaudela edo edozein ordenagailu erabiltzen ari zarela ere. Hauek dira teklatu birtualen ohiko erabilera batzuk:

Teklatu birtualak 70 hizkuntza baino gehiagotarako 100 teklatutik gora ditu erabilgarri. Teklatu birtuala erabiltzen ikasteko, ikusi bideo bidez azaldutako tutorial hau. Gainera, linean proba dezakezu.

Teklatu birtuala erabiltzeko, lehenengo urratsa Idazketa-tresnak gaitzea da. Jarraitu argibideei Idazketa-tresnak Bilaketan, Gmail-en, Google Drive-n, Youtube-n, Translate-n, Chrome-n eta Chrome sistema eragilean gaitzeko.

Teklatu birtualak teklatuaren ikono baten bidez adierazten dira: . Uneko IMEa aktibatzeko edo desaktibatzeko, sakatu ikonoa. Beste idazketa-tresna bat hautatzeko, sakatu ikonoaren ondoko gezia. Teklatu birtuala aktibatuta dagoenean, botoia gris ilunagoa bihurtzen da: .

Teklatu birtuala erabiltzeko, idatzi zure teklatuan teklatu birtuala balitz bezala edo egin klik zuzenean teklatu birtualeko tekletan saguarekin.

Pantailako teklatua ikonotzeko, egin klik pantailako teklatuaren goialdean eskuinean dagoen gezian.