Eskuzko idazketa
Eskuzko idazketarekin, hitzak saguarekin edo ukipen-panelarekin zuzenean idatz ditzakezu. Eskuzko idazketa 50 hizkuntza baino gehiagorekin da bateragarria.
Eskuzko idazketa erabiltzeko, lehenengo urratsa Idazketa-tresnak gaitzea da. Jarraitu argibideei Idazketa-tresnak Bilaketan, Gmail-en, Google Drive-n, Youtube-n, Translate-n, Chrome-n eta Chrome sistema eragilean gaitzeko. Kontuan izan zenbait hizkuntzen eskuzko idazketa agian ez dela erabilgarri egongo produktu horietako batzuetan.
Ikusi bideo-tutorial hau Google Idazketa-tresnen Chrome luzapenean eskuzko idazketa nola erabil dezakezun ikasteko.
Eskuzko idazketa arkatz batek (
) adierazten du.Eskuzko
idazketa erabiltzen duzunean, eraman ukipen-panela edo sagua eskuzko idazketaren
panelera. Mantendu ukipen-panela edo sagua sakatuta karaktereak marrazteko. Eskuzko
idazketarekin bat datozen karaktereak bistaratuko dira. Hautatu horietariko bat
karakterean klik eginda edo, lehen aukera hautatzeko, sakatu SARTU edo
ZURIUNEA.
Idazketa-tresnak