Gmail

Ikusi bideoa Gmail-en Idazketa-tresnak konfiguratzen bizkor ikasteko.

Gmail-en Idazketa-tresnak gaitzeko, jarraitu urrats hauei:

  1. Egin klik goian, eskuinean, dagoen engranajearen ikonoan eta, ondoren, hautatu “Ezarpenak”.
  2. Orokorra fitxan, hautatu “Hizkuntza” ataleko “Gaitu idazketa-tresnak” aukeraren ondoko kontrol-laukia.
  3. Agertzen den Idazketa-tresnen ezarpenen elkarrizketa-koadroan, hautatu nahi duzun idazketa-tresna "Idazketa-tresna guztiak" eremuan eta, "Hautatutako idazketa-tresnak" eremuan ager dadin, egin klik gezi grisean.
    • Idazketa-tresna "Hautatutako idazketa-tresnak" eremuan gehitzeko, egin klik bikoitza idazketa-tresnan.
    • Hautatutako idazketa-tresnak berrantolatzeko, egin klik tresnan eta, ondoren, agertzen den gora/behera gezian.
  4. Egin klik ezarpenen elkarrizketa-koadroko Ados aukeran
  5. Egin klik Orokorra fitxaren behealdeko Gorde aldaketak aukeran

Idazketa-tresnak gaitu ondoren, idazketa-tresnen ikonoa ikusiko duzu engranajearen ikonoaren ezkerrean, honela: .

Gmail blogeko mezu honetan (Google eta Google Enterprise blogetan argitaratua) Idazketa-tresnek Gmail-en hizkuntzen arteko komunikazioa nola errazten duten azaltzen da.

Banako idazketa-tresnen erabilerari buruzko artikuluak: